XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donapeleu.- Lagun Etxea deitu elkartearen egoitza.

BATASUN ZENBAIT Elkargo horietaz baliatzeko, eginik izan dira batasunak.

Esaterako, ofizialdunenak (groupement des artisans), merkatal batasuna (union commerciale): Donapaleun aurkitzen dira hauen egoitzak gehienbat.

Albaitari edo abel-sendatzaileak ere beren artean hitzarmendurik dira elkarrekin jokatzeko.

Zazpi diru-etxe bederen badira Donapaleun: Caisse d Epargne, Crédit Agricole, Banque Michel Intxauspe, B N P, Hispano Francaise, Société Générale, Crédit Lyonnais.

Segurantza etxe zenbait ere bada, zeren bakoitzak nahi du ukan bere etxe, lan, uzta, osagarri edo biziaren edo istripu baten defentsarako segurtamena.

Bildurik ditu baita Donapaleun gobernuak: urrutizkinak edo telefonoak, goardiak, bidazainak, etab.

Horretaz aparte, gauza bat baliosa eta ederra: Santa Elizabet zahartegia, 140 egoiliar eta langilerekin.